Michelangelo
Michelangelo Buonarroti (Caprese, 1475eko martxoaren 6a - Erroma, 1564ko otsailaren 18a) Pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkari italiarra izan zen, pinturan eta arkitekturan inoiz izan den artista handienetarikoa. Era askotako lanak egin zituen artearen hainbat alorretan, beti batasunez eta koherentziaz; hori dela eta, Pizkundeko gizonaren arketipotzat hartzen da, Leonardo da Vinci garaikide eta etsaiarekin batera.Bizi zelarik ere, artista handitzat hartu zuten bere garaikideek, eta ospe hori, gutxitu ezik, areagotu egin da urte eta mendeen joanean. Munduko famatuenetakoak dira Michelangeloren margolaritza, eskultura nahiz arkitektura lan batzuk. Bestalde, iritsi zaizkigun haren eskutitz, marrazki eta zirriborroak kontuan hartuz, ondoen dokumentatutako XVI. mendeko artista da.
Arte guztien artean eskultura zuen gogokoen, marmolezkoa bereziki. Nekez bereiz daitezke Michelangeloren obrak, denak izan baitira garrantzitsuak artearen historian; dena den, aipagarri dira besteak beste, ''Madonna della Scala'' (1489-1494), ''Pietá'' (1499), ''David'' (1501-1504), ''Moises'' (1516) eta ''Pietá Rondanini'' (1550-1555). 1546an, San Petri basilikako arkitekto nagusi izendatu zuten; une hartatik aurrera arkitektura bilakatu zen Michelangeloren lanbide nagusia; San Petriko kupula diseinatu zuen, eta arkitektura klasikoa irauli, pilastren ordena erraldoia erabiliz. Pinturan, Vatikanoko Kapera Sixtinoko freskoak dira bere lanik ezagunenak. Wikipediatik informazioa lortu
1
2
3
4
Argitaratua: 1970
5
Beste egile batzuk:
“...Michelangelo Buonarroti 1475-1564...”
6
Superior document: Studi / Accademia Toscana di Scienze e Lettere "La Colombaria" 8
7
Argitaratua: 1964
Superior document: Michelangelo e la sua scuola 3
8
Argitaratua: 2004
9
Argitaratua: 1962
Superior document: Michelangelo e la sua scuola 2
10
Argitaratua: 1962
Superior document: Michelangelo e la sua scuola 1
11
Argitaratua: 1966
12
Argitaratua: 1996
Superior document: Opere giovanili di Michelangelo 5
13
Argitaratua: 1975
Superior document: Opere giovanili di Michelangelo 2
14
Superior document: Studi / Accademia Toscana di Scienze e Lettere "La Colombaria" ...
15
Argitaratua: 1992
Superior document: Opere giovanili di Michelangelo 4
16
Argitaratua: 1923
17
Argitaratua: 2003
Superior document: Opere giovanili di Michelangelo 6
18
Argitaratua: 1992
Superior document: Opere giovanili di Michelangelo [1]
19
Argitaratua: 1981
Superior document: Opere giovanili di Michelangelo 3
20
Argitaratua: 1999