Guillaume Dufay

Guillaume Dufay, Du Fay, edo Du Fayt ( – Cambrai, 1474ko azaroaren 27a), Pizkunde goiztiarreko konpositore eta musika-teoriko franko-flandiarra izan zen. Bere garaiko konpositore europar nagusitzat hartzen da, bere musika luze eta zabal interpretatu eta kopiatu baitzen. Borgoinako Eskolako zenbait konpositorekin, bereziki Gilles Binchois lagunarekin, harreman estua izan zuen, Borgoinako kaperako kide izatera inoiz heldu izan ez zen arren. Binchoisengan bezala, Dufayengan ere eragin handia izan zuen John Dunstaple konpositorearen ''contenance angloise'' estiloak (XV. mendeko polifonia ingeles bereizgarria), eta hau beste estilo askorekin batera sintetizatu zuen; tartean garaiko ''Missa Caput'' ezaguna edota bere garaikide ziren Johannes Ockeghem eta Antoine Busnois gazteen teknikak.

Bere ibilbidean zehar, Dufayk hainbat musika kargu eta lanpostu izan zituen eta lan katalogo zabala utzi zuen, bere garaiko musika polifonikoaren genero gehinenen adierazgarri diren obrak barne. Bere lanik entzutetsuena, ''Nuper Rosarum Flores'' motete konplexua, Filippo Brunelleschik diseinaturiko Florentziako katedralaren kupularen sagarapenerako idatzi zuen, eta mendebaldeko kulturaren ikurtzat hartzen da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Dufay, Guillaume 1397-1474', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak







Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali