Madame d'Aulnoy

'''Madame d'Aulnoy''' (jaiotza-izena: ''Marie-Catherine le Jumelle de Barneville'') (Barneville, 1650 inguruan - Paris, 1705) frantses idazlea izan zen. Senarra hiltzen saiatzea leporatu zioten eta erbesteratua bizi behar izan zuen, Espainian lehenbizi eta Ingalaterran gero (1669-1685). Egonaldi horiek gai harturik oroitzapen-liburuak ondu zituen: ''Mémoires de la cour d´Espagne ''(1690), ''Relation du voyage en Espagne ''(1691) eta ''Mémoires de la cour d´Angleterre ''(1695). Frantziara itzulirik, arrakasta handia izan zuen eleberri bat argitaratu zuen: ''Histoire d´Hippolyte, comte de Douglas ''(1690). Ezagunak dira, bestalde, haren ''Conts de fées ''edo ''Les Fées à la mode ''(1697), haurrei zuzenduriko ipuin xarmagarriak. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'd'Aulnoy, Madame,', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak


Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali