Ludwig Wittgenstein

Ludwig Josef Johann Wittgenstein (Viena, 1889ko apirilaren 26a - Cambridge, Ingalaterra, 1951ko apirilaren 29a) filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, ''Tractatus logicus-philosophicus'' eta ''Ikerketa filosofikoak''; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira. Nortasun enigmatiko eta bizimodu liluragarria izan zituen, eta bere hautu etikoak bere filosofiarekin estu loturik izan ziren. Itzal handieneko filosofoetakoa izan zen XX. mendean. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 31 bilaketa honetara 'Wittgenstein, Ludwig,', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak





















Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali