Carl Stumpf

Carl Stumpf (Wiesentheid, 1848ko apirilaren 21a - Berlin, 1936ko abenduaren 25a) alemaniar filosofo, psikologo eta musikologoa izan zen.

Franz Brentanorekin ikasi zuen Würzburgeko Unibertsitatean eta Göttingeneko Unibertsitatean doktoratu zen 1868an. Robert Musilen irakaslea izan zen Berlingo Humboldt Unibertsitatean eta Göttingenen Hermann Lotzerekin lan egin zuen, pertzepzioari buruzko bere lanengatik ospetsua.

Stumpf ezaguna da tonuen psikologiari buruz egindako lanagatik. Eragin handia izan zuen Wolfgang Köhler eta Kurt Koffka ikasleengan, Gestalt psikologiaren sortzaileak izan baitziren. Kurt Lewinengan ere eragina izan zuen, psikologia sozial esperimentalaren sartzailea Estatu Batuetan.

Carl Stumf musikologia konparatuaren eta etnomusikologiaren aitzindaria izan zen. 1911ko "Musikaren jatorria" lanean giza musikaren ezagutzaren jatorriak aztertu zituen.

Göttingen, Würzburg, Praga, Munich, Halle eta Berlingo unibertsitateetan irakasle izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Stumpf, Carl,', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak





5
Participants: Vianello, Luigi, [ VerfasserIn, VerfasserIn ]; Stumpf, Carl, [ HerausgeberIn, HerausgeberIn ]
Argitaratua: [2018]
Superior document: Title is part of eBook package: De Gruyter DGBA Physical Sciences <1990
Beste egile batzuk: ...Stumpf, Carl,...
Links: Testu osoa; Testu osoa; Cover


Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali