Marilyn Strathern

Marilyn Strathern (sortzez, Ann Marilyn Evans) britainiar antropologoa da.

Londresko iparraldean jaio zen (Erresuma Batua), 1941eko martxoaren 6an. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen gizarte-antropologiako gradua, masterra eta doktoregoa. Edmund Leach, Meyer Fortes eta pareko antropologo entzutetsuekin jardun zuen lanean. Irakasle bisitaria izan zen Canberrako (Australia) Australian National Universityn eta Berkeleyko University of Californian. 1985etik 1993ra bitarte, gizarte-antropologiako irakaslea izan zen Manchesterko Unibertsitatean, eta gerora, Cambridgekoan. Gainera, Mistress of Girton College izan da, 1998. urteaz gero. 1994tik 2008ra, Cambridgeko Unibertsitateko William Wyse Professor of Social Anthropology izan zen, eta hantxe erretiratu zen 2009an.

Gizarte- eta kultura-antropologiako pertsona ezagunenetakoa da mundu osoan. Azpimarratzekoa da berak egindako lana eta Melanesiari zein Ozeano Bareari buruz egindako ekarpen teoriko eta etnografikoa, eta baita genero-ikerlanei eta antropologia feministari begira egindako lana ere. Irakaskuntzan eta ikerkuntzan eskarmentu handiko emakumea da, eta aintzatesten ugari jaso ditu mundu osoko unibertsitate-erakundeen eskutik. 1970. urtean, National Universityko New Guinea Research Uniteko Research Fellow izan da; eta gerora, Pacific Studies at the Australian National Universityko Research Schooleko Senior Research Fellow. Bestalde, Fellow eta Lecturer izan zen Girton Collegen (1976-83) eta Cambridgeko Trinity Collegen (1984-85). Manchesterreko Unibertsitatean eta batez ere Cambridgekoan (2004ra arte) izan zen bitartean, eta irakasle gonbidatu moduan Estatu Batuetan, Australian eta Europan egindako egonaldietan, antropologo gazteen belaunaldi baten aholkularia izan da; eta gazte horiek, gerora, Ozeano Barean eta beste toki batzuetan egin dute euren lana. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Strathern, Marilyn 1941-', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak


Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali