Francisco Rodríguez Adrados
Francisco Rodríguez Adrados (Salamanca, 1922ko martxoaren 29a - Madril, 2020ko uztailaren 21a) espainiar hizkuntzalaria, helenista eta akademikoa izan zen. Salamancako Unibertsitatean eskuratu zuen Filologia Klasikoko lizentzia, 1944an, eta handik bi urtera lortu zuen doktoregoa Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Katedradun izan zen Bartzelonako Unibertsitatean (1951) eta Madrilgo Konplutentsean (1952). Hainbat egile klasikoren lanak itzuli zituen (Tuzidides, Eskilo, Aristofanes eta Sofoklesenak adibidez), eta ''Historia de la fábula greco-latina'' lan handiaren zenbait ale idatzi zituen.1956an, ''Emérita'' aldizkariko zuzendari izendatu zuten, eta ''Española de Lingüística''koa 1970ean. Beste zenbait erakundetan izandako karguez gainera, Sociedad Española de Estudios Clásicos elkartearen lehendakaria izan zen 1985az gero, eta erakunde horretatik lan eskerga egin zuen grekoa eta latina Espainiako irakaskuntza-planetatik desager ez daitezen. 1986an Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) erakundearen lankide gisa, greko klasikoaren eta Erdi Arokoaren hiztegi bat prestatzen diharduen lantaldearen zuzendari izendatu zuten. Real Academia Españolako kidea zen (1990) eta baita Atenaskoarena ere, ikerketa klasikoen alorrean egindako lanari esker.
Sariei dagokienez, Espainiako Itzulpen Sari Nazionala irabazi zuen 1963an ''Diccionario griego-español'' lanarengatik. Hogeita hamar liburutik gora eman zituen argitara, antzinako Greziako literatura eta hizkuntzalaritzari buruzkoak, hizkuntzalaritza indoeuroparrari buruzkoak eta hizkuntzalaritza orokorrari buruzkoak. Aipagarriak dira, besteak beste: ''Evolución y estructura del verbo indoeuropeo'' (1963, ''Aditz indoeuroparraren bilakaera eta egitura''); ''Fiesta, comedia y tragedia'' (1983, ''Festa, komedia, tragedia''); ''La democracia ateniense'' (1988, ''Atenasko demokrazia''); eta ''La historia de la lengua griega'' (1999, ''Grekoaren historia'').
Sociedad Española de Estudios Clásicos elkarteko presidente eta katedradun emeritu zen, eta baita Sociedad Española de Lingüísticako presidente ere. Wikipediatik informazioa lortu
1
Argitaratua: 1982
Superior document: Innsbrucker Beiträge zur Sprachwissenschaft : Vorträge 27
2
3
Argitaratua: 2003
Superior document: History of the Graeco-Latin fable 3
4
5
Superior document: Mnemosyne : Supplementum ...
6
Argitaratua: 1997
Superior document: Diccionario griego-español DGE 5
7
Argitaratua: 1999
Superior document: Diccionario micénico (DMic.) 1
8
Argitaratua: 1996
Argitaratzailea: Αθήναι / Akadēmia Athēnōn
9
Argitaratua: 1994
Superior document: Diccionario griego-español DGE 4
10
Argitaratua: 1991
Superior document: Diccionario griego-español DGE 3
11
Argitaratua: 2003
Superior document: Diccionario griego-español DGE 2
12
Argitaratua: 2002
Superior document: Diccionario griego-español DGE 6
13
Argitaratua: 1989
Superior document: Diccionario griego-español DGE 1
14
15
Argitaratua: 2009
Superior document: Diccionario griego-español DGE 7
16
Argitaratua: 2008
Superior document: Diccionario griego-español DGE 1
17
Argitaratua: 2019
Superior document: Diccionario griego-español DGE Volumen 8