Robert Pinsky

Robert Pinsky (Long Branch, New Jersey, 1940ko urriaren 20a) estatubatuar olerkari, kritikari eta itzultzailea da. New Jerseyko Unibertsitate Estatalean eskuratu zuen lizentzia 1962an, eta Stanfordekoan, berriz, doktoregoa, 1966an. Irakasle gisa jardun du hainbat eskola eta unibertsitatetan, besteak beste Wellesley Collegen, Kaliforniako Unibertsitatean eta Bostongo Unibertsitatean. Argitaratzaile-lanak egin zituen ''New Republic'' aldizkarian 1978tik 1986ra bitartean. Baina Pinskyren lan nagusietakoa ''Favorite Poem Project'' proiektua izan da, zalantzarik gabe. Amerikarrek maite dituzten poemen bideo- eta audio-artxibo batez osatua da proiektua eta Pinskyk dioenez, bere helburua da mende berriaren ateetan amerikarren argazkia eskaintzea beren poesiaren ikuspegitik.

Argitalpenei dagokienez, ''Sadness and Happiness'' (1975,'' Tristura eta alaitasuna'') olerkiez osaturiko obra autobiografikoa argitaratu zuen lehenik. Estatu Batuetako historiari buruzko gaiak erabili zituen, bestalde, ''An Explanation of America'' (1979, ''Amerikari buruzko azalpena'') olerki luzean. Gerora egindako obretan, berriz, gai pertsonalak zein historikoak erabili zituen, ''History of My Heart'' (1984, ''Nire bihotzaren historia''), eta ''Jersey Rain'' (2000) bildumetan esaterako. 1996an ''The Figured Wheel: New and Selected Poems, 1966-1996'' bilduma argitaratu zuen.

Pinskyren kritika-lanei dagokienez, berriz, azpimarratzekoak dira ''The Situation of Poetry: Contemporary Poetry and Its Traditions'' (1976, ''Poesiaren egoera: poesia garaikidea eta bere tradizioak'') eta ''Poetry and the World'' (1988,'' Poesia eta mundua''). Czeslaw Miloszen obraren itzultzaileetako bat izan da, eta ''The Separate Notebooks'' (1984, ''Ohar-liburu bereziak'') lanean jaso da emaitza hori. ''The Inferno of Dante'' ere (1994, ''Danteren infernua'') hark itzulia da. 1997an Estatu Batuetako olerkari ohoragarri izendatu zuten.

Pinskyk idatzi zuen ''Death and the Powers'' (Tod Machover) operaren libretoa. Opera hau Montecarlon estreinatu zen 2010eko irailean, eta Estatu Batuetan, Bostonen, 2011ko martxoan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 9 emaitzak -- 9 bilaketa honetara 'Pinsky, Robert,', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak

1
Participants: Pinsky, Robert, [ VerfasserIn, VerfasserIn ]
Argitaratua: [2021]
Superior document: Title is part of eBook package: De Gruyter Princeton University Press eBook-Package Archive 1927-1999
Links: Testu osoa; Testu osoa; Cover

2
Participants: Pinsky, Robert, [ VerfasserIn, VerfasserIn ]
Argitaratua: [2020]
Superior document: Title is part of eBook package: De Gruyter Princeton University Press eBook-Package Archive 1927-1999
Links: Testu osoa; Testu osoa; Cover

3
Participants: Pinsky, Robert, [ VerfasserIn, VerfasserIn ]
Argitaratua: [2021]
Superior document: Title is part of eBook package: De Gruyter Princeton University Press eBook-Package Archive 1927-1999
Links: Testu osoa; Testu osoa; Cover

4
Participants: Pinsky, Robert, [ VerfasserIn ]
Argitaratua: [2009]
Superior document: Title is part of eBook package: De Gruyter PUP eBook-Package 2000-2015
Links: Testu osoa; Cover

5
Participants: Thoreau, Henry David, [ VerfasserIn, VerfasserIn ]; Moldenhauer, Joseph J., [ HerausgeberIn, HerausgeberIn ]; Pinsky, Robert, [ MitwirkendeR, MitwirkendeR ]; Pinsky, Robert, [ MitwirkendeR ]; Pinsky, Robert. [ TeilnehmendeR ]
Argitaratua: [2010]
Superior document: Title is part of eBook package: De Gruyter Princeton University Press eBook-Package Archive 1927-1999
Beste egile batzuk: ...Pinsky, Robert,...
Links: Testu osoa; Testu osoa; Cover





Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali