Itziar Laka

Itziar Laka Mugarza (Bilbo, 1962ko otsailaren 2a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, Letretako Fakultatean, ''Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak'' sailean.

1990an tesia defendatu zuen Massachussetts-eko Institutu Teknologikoan, eta geroago irakasle izan da New Yorken, Vienan, Utrecht-en, Napolin eta Río de Janeiro-n. Gogo Elebiduna ikertaldeko ikertzaile nagusia da. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan. Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu hizkuntzarako gaitasuna noiz garatzen den eta elebakarren eta elebidunen burmuinetan dauden ezberdintasunei buruz ikertzeko.

Euskaltzain urgazlea da 2006tik, eta 2013an euskaltzain osoa izateko proposatua izan zen. Euskarazko gramatika deskribatu zuen ingelesez 1996an argitaratu zuen liburu batean. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago agertzen dira.

Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Laka, Itziar,', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak


Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali