Henri Grégoire

Henri Jean-Baptiste Grégoire, Grégoire apaiza (Vého, 1750eko abenduaren 4a - Paris, 1831ko maiatzaren 28a) frantses apaiz katoliko, Bloisko apezpiku konstituzionala eta buruzagi iraultzailea izan zen.

1782an apaiztu zen. 1783an bere saiakerengatik saritua izan zen. 1789an Frantziako Estatu Orokorretako kide hautatu zuten eta Frantziako Iraultzaren aldekoekin kokatu zen.

1790ean Bloiseko apezpiku konstituzional aukeratua izan zen eta bertan egon zen 1801era arte. Monarkia indargabetzearen eta erregea epaitzearen aldekoa izan zen, baina ez haren exekuzioaren aldekoa. Ondare erlijiosoa zaintzearen alde borrokatu zen eta euskalkiak ezabatzea eta frantsesa bateratzea bultzatu zuen.

Abolizionista eta sufragio unibertsalaren aldekoa izan zen. 1795ean Bostehunen Kontseiluko kide hautatu zuten eta Brumaireko estatu-kolpearen aurka agertu zen. Frantziako Lehen Inperioa eta noblezia inperiala sortzearen aurka ere agertu zen.

Bureau des longitudes, Frantziako Institutua eta Conservatoire National des Arts et Métiers erakundeetako sortzailea izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 10 emaitzak -- 10 bilaketa honetara 'Grégoire, Henri 1881-1964', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak











Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali