Johann Wolfgang von Goethe

Johann Wolfgang (von) Goethe (Frankfurt, Alemania, 1749ko abuztuaren 28a - Weimar, Alemania, 1832ko martxoaren 22a) idazle alemaniarra izan zen, Erromantizismo eta ''Sturm und Drang'' garaikoa. Azken polimata edo gizaki unibertsaletakotzat hartzen da, idazle izateaz gain eleberrigile, dramagile, olerkari, zientzialari, geologo, botanikari, anatomista, fisikari, zientzia historialari, pintore, arkitekto, diseinatzaile, ekonomista, antzerki zuzendari, filosofo humanista eta, hamar urtez, Estatuko funtzionario izan baitzen.

George Elioten (1819-1880) hitzetan, «Alemaniako letra-gizonik handiena... eta Lurraren gainean ibili zen benetako gizon unibertsala». Bere eleberriak, olerkiak, dramak eta baita zientzia-tratatu eztabaidagarriak ere inspirazio-iturri izan ziren lan mota guztietarako. Arthur Schopenhauerrek ''Wilhelm Meister'' eleberria aipatu zuen, ''Tristram Shandy'', ''La Nouvelle Heloïse'' eta ''Don Quijote''rekin batera, inoiz idatzi den lau eleberri onenen artean. Bere abizenak Goethe-Institut izena ematen dio Alemaniako hizkuntza eta kultura mundu osoan zabaltzeaz arduratzen den erakundeari. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 333 bilaketa honetara 'Goethe, Johann Wolfgang von 1749-1832', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak





















Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali