Frank Gehry

Frank Owen Gehry, Frank Owen Goldberg izenez jaioa, (Toronto, Kanada, 1929ko otsailaren 28a -) arkitektoa da, eskultura itxurako arkitektura proiektatzeagatik ezaguna. Haren egitura kurbo eta bihurrituak, askotan metal islatzailez estaliak, oso ezagunak egin dira Euskal Herrian Bilboko Guggenheim Museoa eraiki zuenetik eta amaitu berri duen Eltziegoko ''Marqués de Riscal'' upategiengatik.

Kanadako Toronton jaioa familia judu baten senean, Gehry Kaliforniara joan zen 17 urte zituela, eta bertan Los Angeles hirian ikasi eta arkitektura ikasketak egin zituen. Gero, hirigintza ikasi zuen Harvardeko Diseinu Eskolan. Estatu Batuetako herritar bihurtu zen eta orain Los Angelesen bizi da. Azken urte hauetan, Gehry hedabideetako ikono bihurtu da, haren eraikinak, bere etxe pribatua barne, mundu guztiko turisten jomuga bihurtuz.

Gehryren estiloa Modernismo berantiarretik eratorria da, dekonstruktibistatzat joz haren egituren bihurritasun eta mugimenduak. Modernismo goiztiarra ez bezala, dekonstruktibismoak ez du adierazten gizarte ideia zehatzik (abiadura edo formen unibertsaltasuna kasu) eta ez du islatzen Modernismoaren axioma nagusia: formak funtzioa jarraitzen du. Dekonstruktibismoa, Gehryk asko garatu eta findu duena, Santa Monicako Arkitektura Eskola izenarekin ere ezagutzen da.

2005ean haren laguna Sidney Pollack zine-zuzendariak ''Sketches of Frank Gehry'' izeneko dokumentala egin zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Gehry, Frank,', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak




Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali