Giulio Carlo Argan

Giulio Carlo Argan (Turin, 1909ko maiatzaren 17a - Erroma, 1992ko azaroaren 12a) italiar artearen eta arkitekturaren historiako kritikaria izan zen.

Croceren nahiz Giolli edo Ragghiantiren pentsamenduen inguruan hezitako belaunaldikoa izanik, Higikunde Modernoa joera bultzatu zuen, askatasun artistikoaren alde eginez. Errenazimentutik hasi, eta Italiako barrokotik igaroz, Gropius eta ''bauhaus''erainoko arkitekturaren hainbat aldi jorratzen zuten liburu asko idatzi zituen. Artearen historiari buruzko lanen artean nabarmenak dira: ''Hiriburuen Europa'' (1964), ''Botticelli'' (1968), ''Borromini'' (1980), ''Brunelleschi'' (1981); eta ''Errenazimentua'' eta ''Barrokoa'' (1987). Arte modernoari buruzko lanik garrantzitsuenak zituen: ''Walter Gropius eta Bauhausa'' (1983), ''Arte modernoa'' (1991) eta ''Arte modernoa: artea 2000. urteari begira'' (1992). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 5 emaitzak -- 5 bilaketa honetara 'Argan, Giulio Carlo,', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak






Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali