British Museum

thumb|300px|Elisabet II.aren Atrio Handia. thumb|300px|Errege liburutegia. British Museum () Londres eta Erresuma Batuko museorik handiena da, bai eta munduko ospetsuenetarikoa ere. 1759ko urtarrilaren 15ean ateak ireki zituenez planetako museorik zaharrena da. Ordutik zabalkuntza prozesu asko izan ditu eta ia 7 milioi bisitari izatera heldu da. Munduko laugarren museorik bisitatuena da eta Erresuma Batuko lehena.

Kontinente guztietatik jasotako zortzi milioi objektu baino gehiago ditu. Horietariko asko eta asko ez dira erakusten, birgaitze edo berrikuntza prozesuetan baitaude. Horrez gain, Liburutegi Britainiarreko irakurketa gelarik handiena ere badu museoak, 1997arte hor egon baitzen kokatua aipatutako liburutegia. Gaur egun, liburutegi honek badu bere egoitza propioa. Gauza bera aipatu beharra dago Londresko Historia Naturalaren Museoari buruz, 1963tik beste eraikin baten baitago.

Munduko bildumarik aipagarrienetakoa du. Arte egiptoarrari buruzko bilduma munduko nabarmenena da, Kairoko Museo Egiptoarraren ostean, beti ere. Museoko sarrera doan da, baita bestelako zerbitzuak ere. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 121 - 140 emaitzak -- 363 bilaketa honetara 'British Museum', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak





















Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali