Erich Hackl

Erich Hackl (Steyr, 1954ko maiatzak 26) idazle eta itzultzaile austriarra da.

Steyr hirian pasa zuen gaztaroa eta bertako institutuan egin zituen ikasketak. Ondoren, Salzburgo, Salamanca eta Malagako unibertsitateetan Germaniar eta Hispaniar Filologia ikasi zituen. 1977an alemaniera eta austriar literatura arloetako lektore lanetan hasi zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1979 eta1983 urteen artean gaztelania eta alemaniera irakatsi zituen Vienan. 1981ean hasi eta 9 urtez lan horietan jarraitu zuen Vienako Unibertsitateko Hizkuntza Erromanikoen Sailean. 1983an ekin zion idazle-ibilbideari eta Latinoamerikako hainbat lurralde bisitatu zituen.

Erich Hackl Alemaniar Hizkuntza eta Poesiaren Akademiako kide da eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, Presencia Gitana elkarte espainiarrakemandako Hidalgo Saria. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Hackl, Erich 1954-', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak





Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali