Émile Benveniste

Émile Benveniste (; Alepo, 1902 maiatzaren 27a – Paris, 1976ko urriaren 3a) frantses hizkuntzalaria izan zen.

Hizkuntza indoeuroparraren gramatika konparatuaren alorrean nabarmendu zen. 1929tik aurrera ''École des Hautes Études'' delakoan irakasle izan zen eta 1937az gero ''Collège de France'' ikastetxean. Lexikologia ikuspuntu estrukturala erabiliz aztertu du. Zenbait lan: ''Essai de grammaire sogdiane'', Gauthiotekin batera (1929); ''Les infinits avestiques'' (1935); ''Noms d’agent et noms d’actions en indo-européen'' (1948); ''Vocabulaire des institutions indoeuropéenes'' (1969).

Benvenistek hizkuntzalaritzan egin dituen ekarpen garrantzitsuenak ''Problèmes de linguistique générale'' (1966, 1974) lanean bildu dira. Saussureren zeinuaren teoria berritu zuen, mintzatzailearen eta bere diskurtsoaren arteko harremanak aztertuz sintaxia aberastu zuen, eta hipotesi teoriko garrantzitsuak proposatu zituen semiologian. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 12 emaitzak -- 12 bilaketa honetara 'Benveniste, Émile 1902-1976', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak













Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali